Azkena
Batxilergo 2. mailan, curiculumaren barruan, bada Hizkuntza Ikasgai deituriko atal bat, zeinetan diskurtsoa, testuaren koherentzia eta plangintza orokorra, kohesioa, perpaus motak eta morfologia lantzen diren, besteak beste. Nik azken atal hau, morfologia, alegia, testu edo ariketa liburuetatik ateratako jardueren bidez lantzen nuen ikasleekin; euskaljakintza egitasmoarekin hasi nintzenean, ordea, errotik aldatu nuen ikuspuntua. Behin baino gehiagotan adierazi izan dudan legez eta labur esateko, nire helburua - egiten dugun jarduera orotan- Daleren konoaren oinarrira iristea (edo hurbiltzea) da, aprendizaia ahalik eta esanguratsu zein aktiboen gerta dadin. Horretaz gain, ikasleei partekatzearen filosofiaren atzean dauden onura guztiak erakusten saiatzen naiz.
Osoa irakurri…
